HAMAIKA

GUKAren Euskararen Eguneko manifestazioa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Atzo, GUKAk manifestazioa antolatu zuen Bilbon, “Erdalduntze makina gelditu” lelopean. Bilbo ardatz hartuta, Euskal Herri osoan “ezin dela euskaraz bizi” salatu dute.
Adierazi dutenez, euskalduntze prozesua geldialdian dago, eta etsipen giroa zabaltzen ari da. Nabarmendu dute Bilbo dela euskaldun gehien dituen eremu geografikoa, baina hala ere, egunerokoan euskaraz jarduteko aukerak oso mugatuak direla. Oinarrizko tramiteak egiteko ere “erdaldun mozorroa jantzi beharra” dugula kritikatu dute.