2025 ABEN. 09 - 16:46h Eusko Jaurlaritzak ez ditu onartu oposizioak aurkeztutako 2026ko aurrekontuen zuzenketak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Suso Astearte honetan 2026ko aurrekontu proiektuari jarritako zuzenketak ezabaidatzeko osoko bilkura egin dute Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk, Alderdi Popularrak, Sumarrek eta Voxek zuzenketak aurkeztu dituzte, hala ere, Jaurlaritzak atzera bota ditu. Gauzak horrela, aurrekontuak abenduraren 23an behin betiko onartuko dituzte, EAJ eta PSEren gehiengoarekin.Noel D’Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak oposizioko alderdiei egotzi die akordioa lortzeko “benetako borondaterik” jarri ez izana. Hala ere, azaldu duenez, prest daude EH Bilduk, Alderdi Popularrak, Sumarrek eta Voxek aurkeztu dituzten ekarpenak gehitzeko.