2025 ABEN. 10 - 17:59h Elkarrizketa Eider Gotxi: "Proiektua bertan behera gelditzen bada, ospatu egingo genuke" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Gurean Gaur Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai STOP plataformako bozeramailea izan da platoan. Abenduaren 16an Bilboko Guggenheim museoko patronatuak behin betikoan erabakiko du Urdaibaiko proiektuak aurrera jarraituko duen edo ez eta aukera guztien eta haien ondorioen inguruan hizketan aritu da Gotxi. Plataformak urteak daramatza proiektua salatzen, jasangarritasunaren aurkako eta turistifikazioaren inguruko argudioak plazaratuz.Guggenheim proiektuaren hedapena, Muruetatik haratago, Busturialdeko beste herriren batean egitea erabakiko balute, "borrokan jarraituko genukeela" baieztatu du plataformako bozeramaileak. Aldiz, bertan behera geldituko balitz ospatu egingo lukete, herriarekin batera. "Esan dezakete nahi dutena, baina hau herriak lortutako garaipena" litzatekeela azpimarratu du Gotxik.