2025 ABEN. 12 - 17:04h 2026rako haurdunaldi-etetea Osakidetzan egin ahal izango da Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Ainhoa Lainsa Gasteizko Alde Zaharrean bizi zen familia bat etxegabetu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Ostegun eguerdi honetan polizia bizilekura hurbildu da eta kalea moztu dute etxea husteko. Auzoan Bizi sindikatuak jakinarazi duenez, familiak ez zuen prozesu judizialaren berri eta beraz, ez du defentsa juridikorako eskubiderik izan. Sindikatuko kideak etxegabetzea gelditzeko asmoz komitiba judizilarekin negoziatzen saiatu dira baina euren hitzetan “entzungor egin dute”.Adingabe bat duen familia gizarte zerbitzuetara bideratu dute eta aste beteko pentsioa eskaini diete.