2025 ABEN. 12 - 17:06h Espainiako Gobernuak biktima aitortza eman die Txiki eta Otaegiri eta epaiak baliogabetu ditu Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Suso Espainiako Gobernuak Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi epaitu zituzten auzitegiak “legez kanpotzat eta zilegitasunik gabekotzat” jo ditu. Eurek emandako epaiak ere “bidegabeak eta baliogabeak” direla jakinarazi du.Hala, senideek Txiki eta Otaegiri biktima izaera aitortzen dien dokumentu ofiziala jaso dute. Bertan, epaiketa justu baterako eskubidea urratu zitzaiela eta prozesuan “intimidazio eta babes eza” jaso zutela adierazi diete. Aitortza horiek, beraz, bidegabe fusilatu zituztela eta errepresioaren ondorioak pairatu zituztela egiaztatu dute.