2025 ABEN. 12 - 17:08h Familia bat eta haien seme adingabea etxetik bota ditu Gasteizko udalak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Suso Gasteizko Alde Zaharrean bizi zen familia bat etxegabetu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Ostegun eguerdi honetan polizia bizilekura hurbildu da eta kalea moztu dute etxea husteko. Auzoan Bizi sindikatuak jakinarazi duenez, familiak ez zuen prozesu judizialaren berri eta beraz, ez du defentsa juridikorako eskubiderik izan. Sindikatuko kideak etxegabetzea gelditzeko asmoz komitiba judizilarekin negoziatzen saiatu dira baina euren hitzetan “entzungor egin dute”.Adingabe bat duen familia gizarte zerbitzuetara bideratu dute eta aste beteko pentsioa eskaini diete.