2025 ABEN. 16 - 15:41h Martxoak 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikitzeko obrekin hastea onartu du patronatuak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Hamaika admin Martxoak 3 fundazioko patronatuak Gasteizko San Frantzisko elizako obren exekuzioa onartu du. Bertan, sarraskiaren Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikiko dute. Hala iragarri du Maider Etxebarria Gasteizko Alkateak astelehenean patronatuarekin bildu ostean. Esandakoaren arabera, “ balio historiko eta emozional sakona izango duen toki baten eraikuntza” izango da.