2025 ABEN. 16 - 12:05h Sindikatuek 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko greba orokorra deitu dute Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Suso ELAk eta LABek greba orokorra deitu dute martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko asmoz. Steilasek, Hiruk eta Etxaldek ere greba babestuko dute. Azaldu dutenez, grebaren bitartez Confebask patronala eta erakunde publikoak gaiaren inguruan negoziatzera behartu nahi dituzte.Era berean, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari sindikatuek aurkeztutako Herri Ekimen Legegileari bizkarra eman izana egotzi diete. Izan ere, 138.000 herritarrek baino gehiagok babestu zuten.