2025 ABEN. 17 - 12:46h Ikasleentzako 16 pisu jarri ditu erabilgarri Seaskak Baionako Hotel des Basques berrituan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Suso Bizitegi proiektua aurkeztu du Seaskak astearte honetan Baionan. Bertako Hotel des Basques eraikinean 18 metro koadroko 16 estudio erabilgarri egongo dira, prezio eskuragarrian, ikasle eta sasoilarientzat.Bizitokien azpiko gunean euskararen aldeko apustua egin dute. Hain zuzen ere, bertan kokatu dituzte Taupa, Plazara, Euskal Hedabideak, Elkar eta Euskal Konfederezaioaren bulegoak, beste batzuen artean. Erik Etxartek, Seaskako lehendakariordeak, azaldu du “euskalgintzaren beharrei egokitutako lan eremua” izango dela, “eragileen artean lankidetza, mutualizazioa, esperimentazioa eta sorkuntza bultzateko gunea”.