2025 ABEN. 18 - 16:30h Palestinari elkartasun aktiboa egiteko deia egin du Gernika-Palestinak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Xabi Ealo Gernika Palestina deialdi herritarrak beste behin gogoratu nahi izan du ezin dugula Palestinaren inguruan hitz egiteari utzi; izan ere, su etena indarrean sartu zenetik laurehundik gora palestinar hil ditu Israelek. Esan dutenez, Gazako Zerrendara ez da sartzen ari hitzartutako laguntza humanitarioa, eta azpimarratu dute genozidioak ez duela bakarrik eraginik bertan, gurean ere baduela eraginik.