2025 ABEN. 19 - 16:03h Mikel Manzisidor izendatu dute EAEko ararteko eta datozen bost urteetan arituko da karguan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Hamaika admin Euskal Autonomia Erkidegorako ararteko gisa izendatu dute Mikel Manzisidor eta datozen bost urteetan arituko da. Ostegun honetan hartu du kargua Eusko Legebiltzarrak osoko bilkuran egindako bozketaren ostean. Azaldu dutenez, ez da ezusterik egon; izan ere, EAJk, PSEk eta Alderdi Popularrak Manzisidor babestu dute, eta EH Bilduk kontra bozkatu du. Sumarrek aldiz, abstenitzeko erabakia hartu du.