2025 ABEN. 23 - 16:01h Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin dio Txomin Letamendiri honen heriotzaren 75.urteurrenean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Hamaika admin Astelehen honetan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian egindako ekitaldian, Imanol Pradalesek Txomin Letamendi gudaria omendu du haren heriotzaren 75. urteurrenean. Letamendi 1950eko abenduaren 20an hil zen, frankismoaren errepresiopean jasandako torturen ondorioz, eta gaur egungo Eusko Jaurlaritzak haren ibilbidea eta sakrifizioa ikusarazi nahi izan ditu, berrespen historiko gisa.