2026 URT. 09 - 15:51h Adingabe baten kontra indarra erabiltzeagatik isundu dituzte bi udaltzain Gasteizen Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Mikel Lopez de Ciordia Arabako Probintzia Auzitegiak 1.800 euroko isunak ezarri dizkie Gasteizko bi udaltzaini, 16 urteko adingabe bat atxikitzeko neurriz kanpoko indarra erabiltzeagatik, gazteari sudurra hautsiz.Auzitegiak “lesio delitu” baten erruduntzat hartu baditu ere, “euren egin beharra betetzeko jardueraren” salbuesle ez-osoa aplikatu zaie, bakoitzari 1.800 euroko isuna ezarriz. Gainera, adingabeari 4.380 euroko kalte-ordain bateratua ordaindu beharko diote.