2026 URT. 15 - 15:51h Hego Euskal Herriko medikuak Estatutu Propioaren bila Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Ainhoa Lainsa Merino Hego Euskal Herriko medikuak berriz ere greba abiatu dute Espainiako Osasun Ministerioari fakultatiboentzako Estatutu Marko propio bat eskatzeko. Espainiar Estatu mailan bi eguneko greba deitu dute, urtarrilaren 14an eta 15ean. Mobilizazioen baitan, asteazken goizean kontzentrazioak egin dituzte Barakaldoko Gurutzeta Ospitalean, Euskadiko Sendagile Sindikatuak deituta, eta arratsaldean Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako Mediku Sindikatuak (SMN) antolatuta. Bestalde, ostegun goizean Euskadiko Sendagileen Sindikatua berriz mobilizatu da Gasteizen, Olagibel anbulatorioan.