2026 URT. 19 - 15:16h Oporrak Bakean, haur sahararrentzat harrera-familien bila Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Ainhoa Lainsa Larunbat honetan, Oporrak Bakean elkarteak agerraldia egin du Donostiako Aiete Jauregian, ekimenaren aurtengo deialdia aurkezteko. Antolatzaileen hitzetan: “Sahararrak euren herrian eta lurraldean biziko balira, ez lukete programa honen beharrik izango”.Aurten, ekimenaren leloa ‘50 urtez gure ateak zabalik’ da. Antolatzaileak itxaropentsu daude aurten. “Ekimena egingo dugun azken uda izango denaren esperantza” agertu dute, “Mendebaldeko Saharara aurki bueltatuko diren esperantza, herri oso baten esperantza gehien maite dutenek gurera ekarriko dutena: bakearen enbaxadoreak, haur sahararrak”.