2026 URT. 23 - 16:25h Bernedoko 2026ko udako programazioa webgunetik kentzeko eskatu die Aldundiak antolatzaileei Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Arabako Foru Aldundiak Bernedoko udalekuen antolatzaileei euren webgunetik uda honetan antolatuko dituzten udalekuen inguruko informazioa kentzeko eskakizuna egin die. Izan ere, antolatzaileek udaran eskainiko duten programazioa zabaldu dute, eta Aldundiak horren aurrean, gogorarazi du iaz udalekuetan parte hartu zuten adingabeen ustezko sexu askatasunaren aurkako jokabideengatik hainbat familiek salaketak jarri zituztela auzitegietan.