2026 URT. 26 - 13:10h Getxoko hiru zinegotzi inputatu dituzte 'Irurak Bat' jauregiaren eraispenaren harira Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Xabi Ealo Getxoko Irurak Bat jauregiaren aferan beste kapitulu bat zabaldu da asteburu honetan. Epaileak inputatu egin ditu Getxoko Udaleko EAJko hiru zinegotzi eta udaleko hiru teknikari. Hain zuzen, Ignacio Uriarte, Irantzu Uriarte eta Iñigo Urkitza dira auzipetu dituzten hiru zinegotziak eta horiekin batera Hirigintza Saileko bi goi kargudun eta arkitektoa.