HAMAIKA

Errigora omendu du 24. Korrikak

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskal Herri osoan Errigora omentzeko deia egin du 24. Korrikak larunbat honetan, urtarrilak 31. Korrikak Errigoraren ekimenari aitortza egin nahi izan dio, "euskaratik, euskararentzat eta euskaraz" lanean aritzeagatik. Ekimen herritarrari babesa adierazteko eta aurrera jarraitzeko bultzada emateko omenaldi-ekitaldia antolatu zuen AEK-k larunbatean, Durangoko Plateruenan, eta bertan Orburutxo eta Zainzuriñe Errigoraren panpinak aurkeztu zituzten, Korrikak bere ibilbide osoan zehar izango dituen panpinak.