2026 OTS. 02 - 15:21h Euskal Herrian Euskarazek protesta egin du euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Ainhoa Lainsa Merino Euskal Herrian Euskarazek protesta egin du larunbat honetan, euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko. Ehundaka lagun bildu dira Baionan, ‘Euskaraz bizi nahi dugu’ lelopean. Adierazi dutenez, “euskaraz bizitzea ez da hautu askea; aitzitik, erabakiguneetatik eta botere-guneetatik ukatzen diguten eskubidea da”, eta “Frantziako eta Espainiako agintariak dira bizi dugun zapalkuntzaren erantzule nagusiak”.