HAMAIKA

Tubos Reunidoseko zuzendaritzak 301 langile kaleratuko ditu eta horren aurka greba egin dute

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Tubos Reunidoseko langileek greba eguna dute astelehen honetan, zuzendaritzak iragarri duen enplegu-erregulaziozko espedientearen aurka. Zehazki 301 kaleratze egin nahi dituztela iragarri du enpresak, horietatik 274 Amurrioko lantegian eta gainontzekoak Trapagaranen. Aiaraldea Komunikabideak jakinarazi duenez, zuzendaritzak altzairutegia gelditu, mantenua kanporatu eta logistika azpikontratatzeko asmoa dauka.