2026 OTS. 11 - 15:32h Tubos Reunidoseko langileek greba egingo dute 300 langabetzeen aurka Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Ainhoa Lainsa Merino Tubos Reunidoseko langileen komiteak bost eguneko greba deialdia egin du 300 kaleratzeen aurka. Enpresaren zuzendaritza EEEa negoziatzen ari da, eta Amurrioko lantegian 274 langile eta Trapagaranen beste 27 kaleratzeko asmoa du.Egoera honen aurrean, langileek hainbat mobilizazio iragarri dituzte. Greba egunak otsailaren 17, 23 eta 26a, eta martxoaren 4a eta 9a izango dira, EEEaren inguruko bilerak egiten diren egunetan. Horrez gain, lau orduko lanuzte partzialak egingo dituzte otsailaren 18, 19, 20, 25 eta 27an, eta martxoaren 2, 3, 5 eta 6an.ESK-k salatu du neurriak “eraso argi eta basatia” direla bi plantillentzat, eta Tubos Reunidos Groupen etorkizuna arriskuan jartzen dutela. Sindikatuaren arabera, enpresak “aurreko krisietan ere antzeko arrazoiak erabili izan ditu eta ondoren ekoizpena eta irabaziak berreskuratu ditu”. AEBekin izandako muga-zergen auzia aipatu dute, besteak beste. Oraingoan, diotenez, “plantilla murriztea justifikatzeko erabiltzen ari dira testuingurua, kaleratzeen bidez”.Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere kezka agertu du. Astearte honetan Bilbon egindako ‘Leaders Meeting - Fit for the Future’ ekitaldian adierazi duenez, “egoera hau gainditzeko eragile guztiek norabide berean arraun egin behar dugu”, eta nabarmendu du Jaurlaritza enpresaren zuzendaritzarekin harremanetan dagoela hurrengo urratsak aztertzeko.