HAMAIKA

Iratxe Retolaza: “Zenbat eragin du torturak emakumeen parte hartze politikoan Euskal Herrian?”

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Torturaren gaia lantzeko aukera berriak daude. Esaterako, tortura feminismotik erreparatzeko, Emaginek jardunaldiak egin ditu otsail hasieran Intxaurrondoko Kultur Etxean. Argi dago, torturek eragindako zauria irekita dagoela oraindik, tortura jasandakoek horren ondorioak sufritzen jarraitzen baitute egun. Torturek orainalditik zenbat duten azpimarratu digu Iratxe Retolaza Emagineko kideak.