HAMAIKA

Iruñeko Mercaderes kaleko etxe turistikoen plana gelditu dute

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Vidaurre Group enpresak Iruñeko Alde Zaharreko Mercaderes kaleko 18. zenbakian etxebizitza turistikoak egiteko asmoa bertan behera utzi duela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Eraikinak 11 etxebizitza ditu, eta alokairuan bizi diren maizterrak kaleratu nahi zituzten pisu turistiko bihurtzeko. Zenbait bizilagun joan egin ziren, baina beste batzuek geratzea erabaki zuten, eta salatu dute enpresaren aldetik "jazarpen praktikak" jasan dituztela, besteak beste, obra hondakinak atarian uztea eta igogailua ez konpontzea.
Urtarrilean, enpresako jabe Fernando Bidaurrek gutun bidez jakinarazi zien plana bertan behera uztea erabaki zutela, "jasotako presioaren ondorioz".
Sindikatuak "garaipentzat" jo du erabakia, eta nabarmendu du auzokideen antolakuntza eta elkartasuna funtsezkoak izan direla. Halaber, Iruñeko Udalari eskatu diote dagoeneko emandako lizentziak baliogabetzeko.