HAMAIKA

Volkswageneko langileek lan-kontratuen auzia irabazi dute

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Nafarroako Volkswagen enpresak ez du bete legeak agindutakoa eta behin-behineko langileak mugagabe bezala kontratatu beharko ditu.
LAB eta ELA sindikatuek lan-ikuskaritzaren aurrean salatu dute enpresak dituen behin-behineko lan kontratuek ez dutela legeak dioena betetzen. Halako 239 dokumentu gaizki eginak zeuden eta horietako 93 kontratu mugagabe bilakatu beharko dituzte.
Enpresako LABeko ordezkariak dio 2011an lan-ikuskaritzak zalantzan jarri zuela Volkswagenek zituen lan kontratuak, baina oraingoan ez bezala ez zuen enpresa derrigortu kontratu horiek erregularizatzera, hortaz, hau aurrera pauso bezala ikusten dute LAB, ELA eta CGT sindikatuek.
Honekin batera, Nafarroako Lan Arloko epaitegiak esan du ordainsari aldakorrak laneko bajan dauden langileak baztertzen dituela, plantillaren ekoizpenaren parte direlako. ELAk CCOO eta UGTren jarrera kritikatu du, enpresaren alde agertzeagatik.
Enpresa guzti hau ez betetzen saiatu den arren, azkenean hala egingo du eta hamar eguneko epea du horretarako. LABek nabarmendu du lan-ikuskaritzatik borondatea egon dela erabakia bete dadin.