Laura Iparragirre, Baterajotzea: "Gerretan eragiteko gure lekua lubaki feminista da"
Euskal Herriko Gazte Feministak Baterajotzea antolatu du hilaren 31tik azaroaren 2ra, Zaldibarren. Egungo jokaleku politikoa aintzat hartuta, elkartzeko beharra dagoela azpimarratu dute. Horregatik, 'Feminismoa lubaki' lelopean, egitarau oparoa antolatu dute aurtengo Baterajotzerako. Dei egin diote bere burua gazte eta feministatzat duen orori.