Ainhoa Lainsa Merino
Elkarrizketa

EH Baterak deia egin du asteburu honetan “euskal herritarren egun nazionala” ospatzeko

Asteburu honetan, EH Baterak agerraldia egin du Gasteizko Foruen plazan, martxoaren 28an, Aberri Egunean, egingo duten ekitaldia aurkezteko.

Aurten 150 urte beteko dira foruak abolitu zituztenetik, eta haien omenez eraikitako Gasteizko plazan azaldu dute horrek euskal herritarrengan “bi formulazio ideologiko arrakastatsu” sortu zituela: “Euzkotarren aberria Euzkadi dela” eta “Zazpiak Bat” ideiak.

EH Bateraren esanetan, “nazioa gara, eta nazioek beren nazio izaera ospatu eta aldarrikatu behar dute; gainerakoek bezala, guk ere hala egin behar dugu”. Antolatzaileek azaldu dutenez, Aberri Eguna “balioan jarri, sustatu eta instituzionalizatzeko” lanean ari dira, eta horretarako, “euskal herritarrak nazioa egitera eta nazioa ospatzera deituko” dituzte.

Aberri Eguna 2026 honetan Lizarran, Nafarroan, ospatuko dute, eta instituzio, eragile zein euskal herritar guztiei bertan parte hartzeko deia egin diete, “Aberri Egunaren instituzionalizazioaren bidean urratsak egiteko eta euskal herritarren egun nazionala ospatzeko”.