Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du iraungitako txertoak jaso dituzten pazienteei dosi berria emango diela, EAEko Txertoen Aholku Batzordearen irizpideetan oinarrituta. Hala ere, zehatu dutenez, abenduan eta urtarrilean jaso zutenei bakarrik emango diete beste txerto bat; azaroan jaso zutenei berriz, ez.