1985. urteko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Zabalza orbaiztarra, Donostian, 20 egun geroago, Bidasoa ibaian agertu zen Zabalzaren gorpua, tortura zantzuekin. Aurtengo apirilean Nafarroako Gobernuak motibazio politikoko biktima gisa aitortu zuen Mikel Zabalza, eta urratsa nabarmendu dute, nahiz eta errekonozimendu integrala eskatu duten.