Maite de Felipe Suso

Tubos Reunidosek 285 langile kaleratuko ditu EEEaren bidez

Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Enplegu Erregulazioko Espedientea aurkeztu du, eta dokumentazioaren arabera 285 kaleratze egingo ditu enpresak, hasieran iragarritakoa baino 16 gutxiago. Horiek horrela, 200 bat lagun hitzartutako kaleratzeen bitartez kanporatuko dituzte; zehazki 152 Amurrion eta 53 Trapagaranen. Gainerako 80 langileek berriz, behin-behineko kontratuak dituzte, eta horrenbestez, hilaren amaieran kaleratuko dituzte. Azken hauei, azaldu dutenez, lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko kalte-ordaina egokituko zaie. Kaleratzeak martxoaren 31n hasi eta 2027ra arte luzatuko direla aurreikusi du enpresak.