Eusko Jaurlaritzak adierazi du, Lehendakaritzan egindako ekitaldi batean, 2027ko urriaren 7a jai eguna izango dela, Jose Antonio Agirreren lehenengo gobernuaren 90. urteurrena ospatzeko. Hori dela eta, hainbat ekitaldi egingo dira datozen hilabeteetan.
40 ekitaldi baino gehiago egingo dituzte Agirren lehendakariaren lehen Eusko Jaurlaritzak “sustatutako balioak” gogora ekartzeko. Urteurrenaren programazioa bost arlotan oinarrituko dute: memoria historikoa eta gizarteratzea; dimentsio kulturala; nazioarteko proiekzioa; entretenimendua eta gaur egungo zein etorkizuneko eztabaidak.
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ekitaldian izan da eta lehenengo gobernuak “itxaropen proiektu bat eraiki”zuela gogorarazi nahi izan du. Halaber, igaro diren 90 urteen ondoren, “eraberritzeko” momentua heldu dela ere azpimarratu du.