Denbora luzez auzolanean eta bilera artean egon ondoren ekainaren 4ean ireki zituen ateak Larrosak, Arrosadiako auzoguneak. Auzoan elkartu, saretu eta antolatzeko tokirik ez dagoelako sortu da proiektu hau. Arrosadiako auzokide orori bideratua dago, izan haur, gazte edo heldu. Jaio berri den proiektu hau martxan dagoen arren forma ematen dabiltza oraindik. Larrosako kideek auzokideak gonbidatzen dituzte arazo ekonomikoei irtenbidea ematen laguntzera eta lokalean egin behar izan den obrari aurre egiteko kuotakide egin daitezkela azaldu dute: haien ekarpen ekonomikoa egin eta bultzada emateko. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko Ainara Ainzua eta Amagoia Henares Larrosako kideekin bildu gara.