2026 API. 21 - 15:17h Donostiako erraustegiko langileek greba egin dute, lan baldintza duinak exijitzeko Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Udane Arbeo Astigarraga Donostiako erraustegiko langileek apirileko bigarren lanuztea egin dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean kontzentratu dira goizean. Urte hasieran hasi zituzten langileek mobilizazioak euren lan baldintzak duinduko dituen enpresa hitzarmena exijitzeko, baina enpresak aurrerapausorik ez zuela emango adierazi zien martxoan.