2026 EKA. 15 - 16:14h Milaka euskaltzalek ‘Euskaraz bizitzeko behar den dena’ eskatu dute Iruñean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Gaizka Leitza eta Leire Llano Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioa izan da Iruñean larunbat honetan, 'Euskaraz bizitzeko behar den dena' lelopean. Milaka euskaltzalez osatutako hiru zutabek zeharkatu dituzte Iruñeko kaleak, Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxarekin bat eginez. Runako Parketik, Antoniuttitik eta Askatasun Enparantzatik abiatu dira, Gazteluko Plazan bat egiteraino. Bertan egin da ekitaldi nagusia Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzartze nagusiarekin eta kalejira erraldoi batekin.