HAMAIKA

Unibertsitatera sartzeko probako 1.778 azterketa berrikusteko eskatu dute

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Unibertsitatera sartzeko proban egindako euskarazko azterketa berrikusteko eskatu dute 1.778 ikaslek. Eskaera egin dutenen artean badaude azterketan 0 atera dutenak ere. Hala jakinarazi du ostegun honetan Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Joxerramon Bengoetxeak, Bilbon egin duen agerraldian. Bertan, gogoratu du behin betiko notak datorren astean argitaratuko dituztela, eta nabarmendu du berrikuspenetan “inpartzialtasuna eta neutraltasuna” bermatuko dituztela.