GUREAN GAUR

GUREAN GAUR

Larunbatean Parisen egin beharreko manifestazioaren atarikoek albiste ugari utzi dizkigute. Izan ere, Reau-ko espetxearen atarian jende andana bildu da gaur bertatik Frantziar Estatuko hiriburura presoen auzia konponbidean jartzeko eskakizuna eramateko asmoz. Bertan, Ipar Euskal Herriko diputatuen ordezkaritza bat dago eta Reauko kartzelan EPPK-ren mintzakide diren Maixol Iparragirre eta Mikel Albisurekin elkartu dira Vincent Bru zentrista, Max Brisson errepublikanoa eta Jose Bove ekologista.

GUREAN GAUR

Abian da Durangoko Azoka, euskara eta kulturaren plaza nagusia, euskararen herria gorpuztu eta sortzaileei bide ematen diona. Jende ugari bildu da gaur eta Hamaika Telebistak, egunero, 18:30etatik aurrera, saio berezia eskainiko du.

GUREAN GAUR

Auzia nazioarteko agertokira, bereziki Europako erakundeen bihotzera eramateko asmoz, eragile subiranistek manifestazioa egin dute Belgikako hiriburuan. Sinbolismoz beteriko hitzordua izan da, Carles Puigdemont presidentea eta Comin, Serret, Puig eta Comin kontseilariak bertan erbesteratuta daudelako. 45000 lagun bildu dira eta independentismoak abenduaren 21ko indarra hartu du.

GUREAN GAUR

Iruñean ospatutako finalerdian, hernaniarrak abenduaren 17ko hitzordurako azken plaza eskuratu zuen. Ondorioz, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre bera arituko dira finalean.

GUREAN GAUR

Emakumeen Aurkako Indarkeria salatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak deitu zituen mugimendu feministak «zure egia gurea eginez» lemapean. Egun osoan zehar, milaka pertsonek mobilizazio gure geofrafia osoan zehar antolatutako manifestazioetan parte hartu zuten. Nazioartean, #YoteCreo eta #MeToo kanpainek ere sekulako oihartzuna izan dute eta ehunka sexu abusu ilunpetik argitara ekarri dituzte, elkartasun eta babes sare oso bat hedatuz.

GUREAN GAUR

Euskal Selekzioak bi eta bat irabazi zuen Txekiar Errepublikaren aurka larunbatean Ipuruan jokalatutako norgehiagokan. FIFA datetan jokatutako partidan, euskaldunak nagusi izan ziren eta Erika Vazquezek zein Nahikari Garciak lortutako golei esker garaipena eskuratu zuten. 1800 lagun inguru bildu ziren Eibarren eta kirol maila aparta erakutsi ondoren, ofizialtasuna eta nazioarteko aitortza lortzeko urrats gehiago eskatu dira partidaren biharamunean.

GUREAN GAUR

Larunbateko manifestazioa zuzenean eskainiko dizue Hamaika Telebistak goizeko 09:30etatik aurrera hasiko dugun saio berezian. Ekhiñe Atorrasagasti eta Beñat Zarrabeitiak egunotako gertaeren errepasoa egingo dute Bilbotik Parisa bidean diren euskal herritarren agurrei tarte emanez. 11:00etan Parisa joko dugu, bertan, Montparnassetik, euskal hedabideekin batera egingo dugun saio berezia osatzeko.
GUREAN GAUR

Musika eta euskal presoen eskubideen aldeko lana uztartzen dituen ekimen erraldoia gauzatzeko, auzolan masiboa osatzea ezinbestekoa izan zen. Horren inguruan aritu da Iñaki Alforja "Edozer dugu posible" dokumentalean. Iruñeko Golem zinemetan estreinatu zuten.

GUREAN GAUR

Txalaparta argitaletxearen eskutik, abenduaren 1ean, hitzordua Europa Jauregian izan zuten. Bertan, obraren egilea den Lopez, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Jon Jimenez editorea egongo ziren, erabakitzeko eskubidea ardatz hartuta.

GUREAN GAUR

Landako Gunearen kanpoaldean, ehunka lagun bildu ziren plataformaren deialdia babesteko. Bertan, Txutxi Ariznabarretak azaldu zuenez, «abenduaren 6an, Espainiako konstituzioaren egunean, euskal herritarrok ez dugu ezer ospatzeko».

GUREAN GAUR

Pablo Llarena epailearen aginduz, Kataluniako gobernuko gainerako kontseilariak aske geratuko dira 100000 eurotako bermea ordaindu ostean. Horrekin batera, Carles Puigdemont eta Belgikan dauden kontseilarien aurkakako euroaginduak bertan behera uztea erabaki du. Ondorioz, bertako justiziaren aurrean euren argudioak azaldu ostean epaileak abenduaren 14an erabakiko du. Bassa, Borras, Mundó, Romeva, Rull eta Turrull espetxetik atera eta harrera beroak jaso dituzte, sareetan eskertza mezuak zabalduz.

GUREAN GAUR

Eskarmentu eta kalitate handiko erdilaria da eta Valentziak utzita Ipuruan jokatuko du denboraldia amaitu bitartean. Ondoren, armaginek, derrigor, jokalaria erosteko klausula errespetatu beharko dute.

GUREAN GAUR

Abenduaren 8tik 17ra artean mendi zinemagintzaren hiriburu bilakatuko da Bilbo. Aurtengo egitarauan nabarmentzekoa da emakumezkoen protagonismoa, alpinismo zein komunikazio arloan. Sail Ofiziala Jennifer Peedom zuzendariaren Mountain filmak zabalduko du Euskalduna Jauregian ospatuko den hasiera ekitaldian.

GUREAN GAUR

Bizkaitarrek Carles Duran kargutik kendu dute eta haren ordez prestatzaile kroaziarra fitxatu dute denboraldia bukatu bitartean. ACB Ligan hamaseigarren postuan daude, hiru garaipenekin eta Eurocup-en partida bakarra irabazi dute. Mrsic-ek bere herriko Cedevita zuzendu du aurretik.

langabezia

Abuztuan baino 1.164 langabe gutxiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 656 gutxiago Nafarroan. 

GUREAN GAUR

Obra honekin, idazle arabarrak Enda Lur-en jarraipena egingo du. Aurretik idatzitako liburuetatik aldentzen den liburua osatu zuen orduan eta oraingoan ere istorio, pertsonaia eta paraje miresgarriak zeharkatuko ditu irakurleak.

GUREAN GAUR

Biokimika eta piano ikasketak egin arren, bizkaitarrak idazle sena erakutsi du eta 2016an Lizardi saria irabazi ostean, orain Hirutter izeneko liburua kaleratu du.

iruñeko gaztetxea

Udalarekin azken urtebetean izandako harreman instituzionala agortutzat eman du Gaztetxearen aldeko asanbladak, eta intsumisioaren bideari ekin diote. 

 
Loading player...
blog naiz, Beñat

 

GUREAN GAUR

Hamaika | 0 comentarios
Musika Zuzenean
blog naiz, Beñat

Iragan den azaroaren 24an aurkeztu zuen talde nafarrak bere lan berria. Hamar kantek osatzen dute diska eta ahotsik gabekoei zein azpiratutakoen doinuak argitara ekarri nahi dituzte Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek.

Hamaika | 0 comentarios
Loading player...

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiko saio berezia.