Enduro urbanoa antolatu dute aurtengo Egiako jaietan

Parte hartzeko beharrezkoa da izen-abizenak eta NAN zenbakia bidaltzea irailaren 5a baino lehen.

Hamaika|2017/08/31 11:34|0 iruzkin
Loading player...

2017ko Porrontxotako jaietako egitarauan, Egia (Donostia) eta inguruko herrietako lehen enduro urbanoa antolatu dute. Irailaren 15ean izango da: 19:00etan dorsalak banatuko dituzte, 19:30ean entrenamenduak hasiko dira, eta 20:30ean lasterketa.

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izen-abizenak eta NAN zenbakia porrontxoenduro@gmail.com posta elektronikora bidaltzea, irailaren 5a baino lehen.  

 
Loading player...