GUREAN GAUR

Ekitaldi ugari antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan, Frantziako Tourraren atarian

Bingen Zupiriak astelehen honetan aurkeztu ditu Frantziako Tourraren atarian Euskal Herrian antolatu diren jarduerak. Taldeen aurkezpen ofiziala ekainaren 29an egingo da, Abandoibarra etorbidean, Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren artean. Arratsaldean, Hortzmuga, Demode Quartet, ETS & Süne, Oreka TX, Kukai eta Neomak arituko dira, besteak beste.

Publikoak ibilbidea jarraitu ahal izango du zirkuitu zirkularrean zehar, Euskaldunatik Guggenheimeraino, baita Museoaren zabalgunean ere. Herritarrei mugikortasuna planifikatzeko eta garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete.