Euren erailketen 34. eta 28. urteurrenean, lore eskaintza eta ekitaldia egin zituzten Ametzolan eta Errekalden. Arratsaldean, manifestazioa egin dute Bilboko erdigunean, Sortuk deituta. Gerra zikinaren adierazle argiak diren bi krimen.
Santi Brouard 1919ko apirilaren 19an jaio zen, Lekeition. Valladolid-eko Unibertsitatean medikuntza ikasketak egin ondoren, Basurtuko Ospitalean lanean hasi zen. 1974an, balaz zauritutako ETAko militante bati laguntza emateagatik jarraipenak izan zituen. Ondorioz, Ipar Euskal Herrian errefuxiatzea erabaki zuen. Bertan, besteak beste, Jose Miguel Beñaran "Argala" ezagutu zuen.
KAS Alternartibaren sortzaile, EHAS-eko fundatzaile eta HASI-ko buruzagi izan zen. Herri Batasunako mahai nazionaleko kide izan zen bere erailketa bitartean. Karisma handiko buruzagia, ez zuen inoiz bere jardunbide profesionala alboratu. Errekalde Zumardiko bere kontsultatik milaka ume igaro ziren. Prestigio handiko pediatra izaki, sentsibilitate eta ideologia ezberdinetako hainbat bilbotar ezagutu zituen. Horiek horrela, 1979an, Frankismoaren ostean, burututako lehen udal hauteskundeetan, HBk 33.315 bozka jaso zituen, 6 zinegotzi eskuratuz. Koalizio abertzalea Bizkaiko hiriburuko bigarren indarra izan zen eta Brouard-en papera ezinbestekoa izan zen arrakasta hori gauzatzeko.
1981eko otsailaren 4an Gernikako juntetxean, HB-ko beste hainbat kiderekin batera, Juan Carlos I-ari "eusko gudariak" abestu izanagatik. 1983ko Foru hauteskundeetan, batzarkide izateko akta lortu zuen. Urte horretan bertan, Gernikan gertatutakoagatik epaiketa izan zuen. Eta 1984ko martxoaren 22an, Eusko Legebiltzarrerako bozetan, parlamentari hautatu zuten Bizkaian.
Yo hoy recuerdo a Santi Brouard, mi pediatra, que me salvó de una tos ferina cuando tenía 3 meses.
— edurne portela (@edurne_portela) 20 de noviembre de 2017
Fue asesinado por los GAL tal día como hoy en 1984, delante de una niña que podría haber sido yo. pic.twitter.com/Bg4jExr3dA
Azaroaren 20an, sinbolismoz jantzitako egunean, Estatuaren estolderietatik ateratako mertzenarioek bere kontsultan hil zuten. Erailketaren unean, ume txiki bat artatzen ari zen. GAL-ek Hego Euskal Herrian egindako ekintza bakarra izan zen.
#Memoria Halaxe zaintzen gintuen Santi Brouardek bere kontsultan, hilabete gutxi nituela aitak ateratako argazkiak #Santi #Josu pic.twitter.com/M4krZNcbpY
— Beñat Zarrabeitia (@bzarrabeitia) 20 de noviembre de 2017
Geroztik, familiak saiakera ugari egin ditu erantzule materialak zein politikoak epaituak izateko. Horietako batzuk, diru truke, elkarrizketak eskaini dituzte hedabide ezberdinetan. Baina, oraindik ere, auziak traba ugari ezagutu ditu eta arduradun gehienek ez dute zigorrik jaso.
Azaroak 20, Hotel Alcalá
1989ko azaroaren 20an, Josu Muguruza hil zuten Madrilen. HBko diputatuak eta komunikazio kideak Hotel Alcalá-n afaltzen ari zirela. Kaputxadunek egindako ekintza horretan, Iñaki Esnaola larriki zauritu zuten. Aljerreko elkarrizketek porrot egin ostean, urriaren 29an hauteskunde orokorrak egin zituzten Espainiar Estatuan. PSOEk hirugarrengoz garaipena lortu zuen eta Euskal Herrian, 217218 boza eskuratuta, Herri Batasunak lau diputatu eta hiru senatari lortu zituen. Horietariko bat, Josu Muguruzarentzat. Historian aurrenekoz, koalizio abertzaleko diputatuek Madrilgo kongresura joatea erabaki zuten. Elkarrizketaren aldeko bidea plazaratu nahi zuten. Goizean hedabideen aurreko agerraldia eskaini eta euren aktak jaso zituzten. Gauez, gerra zikina itzuli zen. Erailketak protesta ugari eragin zituen Euskal Herrian, euren artean greba orokorra.
1958an Bilboko Errekalde auzoan jaioa, Pedagogia ikasketak hasi zituen ondoren Kazetaritzara salto egiteko. Ordurako, dagoeneko euskara ikasi zuen eta konpromiso politiko irmoa erakusten zuen ASK, KAS eta HB-ko militante gisa. 23 urte zituela, Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen eta bertan Gure Irratia eta Egin-entzat egin zuen lan. Pisu politiko handiko figura bilakatu zen, 1989an Aljerren gauzatutako negoziaketa prozesura eraman zuen estrategiako giltzarrietako bat izan. Nahiz eta 1987an, Frantziar Estatuan atxilotu eta berehala Espainieratu zuten. Hilabete batzuk preso igaro ostean, aske geratu zen.
Hace 28 años asesinaron al periodista Josu Muguruza mientras preparaba la toma de posesión de su acta de diputado. pic.twitter.com/wmLKhP5rEW
— Nacho (@ipatolorente) 20 de noviembre de 2017
Egin-eko erredakzio buru gisa aritu zen, KAS-eko zuzendaritza eta HB-ko mahai nazionaleko kide zen bitartean. 1989ko urriaren 29ko hauteskundeetan hirugarren postua bete zuen Bizkaian. Koalizio abertzaleak bi eserleku eskuratu zituen herrialdean baina bigarren tokian zihoan Tasio Erkiziak Madrilgo kongresura joateari uko egin zion. Ondorioz, Muguruza diputatua izango zen.
Azaroaren 20an, Iñaki Esnaola, Jon Idigoras, Itziar Aizpurua, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi", Jose Luis Elkoro, Iñigo Iruin eta Josu Muguruza bera euren aktak jasotzera joan ziren. Eurekin batera, Xabier Oleaga kazetaria joan zen, orduan HB-ko prentsa arduraduna zena. Eskuin muturrarentzat sinbolismo handiko egunean, Primo de Rivera eta Franco diktadoreen heriotzen urteurrenean, ekitaldi eta probokazio ariketa ugari egiten zituzten.
Urte horretan, Estatuaren estolderiek beste agerpen bat egin zuten, ekintza paramilitarra gauzatuz. Hotel Alcalá-n, HBko diputatu eta senatariak tirokatu zituzten. Josu Muguruza bertan hil zuten eta Iñaki Esnaola larriki zauritu zuten.
Erailketarekin lotuta, Angel Duce eta Ricardo Saenz de Ynestrillas ultraeskuindarrak atxilotu zituen. 1993an, Duce 99 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten eta Ynestrillas aske geratu zen. Duce, polizi ohia, «damutuzat» jo ostean, espetxetik ateratzeko baimenak lortu zituen. 1997ko abuztuan, zirkulazio istripu batean hil zela zabaldu zuten.
Brouard eta Muguruzaren erailketen 33 eta 28. urteurrenak bete diren honetan, Egiari Zor fundazioak «egia osoa» jakitea eskatu zuten, buruzagi abertzaleen bizitzekin amaitzeko erabakia hartu zuten «erantzunleek ardurak beregain hartzea» eskatu diete eta «giza eskubide guztien errespetua agertoki demokratiko bat eraikitzeko» gako nagusitzat jo dute.
EH Bilduko senataria den Jon Iñarrituk Espainiako kongresuak Santi Brouard eta Josu Muguruza biktima gisa errekonozitzeko eskaera egin du.
Hoy es 20-N, aniversario de los asesinatos contra Josu Muguruza y Santi Brouard. Víctimas que siguen sin tener el reconocimiento de las Cortes. Agur eta ohore! @JonInarritu pic.twitter.com/coKOrxNHjR
— EH Bildu Congreso (@ehbilducongreso) 20 de noviembre de 2017
Sortuk, bere aldetik, mobilizazioa antolatu du Bilbon. Bertan, Miren Zabaletaren esanetan «Santik eta Josuk irri egingo lukete, trantsizioa demokratikoa deitzen zioten gezur hori agerian geratu delako eta 1978ko erregimena ezbaian dagoelako». Horrekin batera, Brouard eta Muguruzaren kasuen «kontakizun bakarra» hausten dutela adierazi du.
Brouard-i omenaldia Gasteizeko legebiltzarrean
Gaur, @PVasco_EuskoL -ean, ekitaldia izango da Santiago Brouard jaunari omentzeko pic.twitter.com/rdld7Tuzc1
— EAJPNV Legebiltzarra (@eajpnvparlament) 2017(e)ko azaroak 23
Santi Brouard gogora ekarrita legebiltzarrean pic.twitter.com/UIdCh0HUja
— Miren Larrion (@miren_larrion) 2017(e)ko azaroak 23
Gaur, Osoko Bilkura hasi aurretik, Santi Brouard gogoan izan dugu. #Memoria pic.twitter.com/DzmkjQbM5W
— EHBildu Legebiltzar (@ehbildu_legebil) 2017(e)ko azaroak 23
El Gobierno Vasco ha participado hoy en el acto en recuerdo a Santiago Brouard, asesinado por los GAL el 20 de noviembre de 1984, realizado por el @PVasco_EuskoL pic.twitter.com/Bk58A8zcIp
— Eusko Jaurlaritza (@Gob_eus) 2017(e)ko azaroak 23
Gaur Santiago Brouard legebiltzarkidea @PVasco_EuskoL-ean omenduta. Hoy hemos recordado a Santiago Brouard, Parlamentario Vasco asesinado por el GAL. La memoria como base para no repetir errores del pasado. pic.twitter.com/44mSVZygw8
— Eneko Andueza (@enekoandueza) 2017(e)ko azaroak 23
Santi Brouard gogoratu du Legebiltzarrak- @PVasco_EuskoL recuerda en silencio a Santi Brouard pic.twitter.com/cZQsTwnh9I
— EAJPNV Legebiltzarra (@eajpnvparlament) 2017(e)ko azaroak 23