Hamaika Telebista Lucio Urtubia militante anarkistaren etxean da Parisen. Euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarria ozen entzungo delakoan da Urtubia: «Jendetza etorriko da Parisa. Sekulakoa da herritarrek egin dutena. Ez zaudete bakarrik. Benetan handia da».
Frantziako hiriburuko berri zuzena izango dugu egunotan eta larunbateko manifestazioa zuzenean eskainiko dizue Hamaika Telebistak goizeko 09:30etatik aurrera hasiko dugun saio berezian. Ekhiñe Atorrasagasti eta Beñat Zarrabeitiak egunotako gertaeren errepasoa egingo dute Bilbotik Parisa bidean diren euskal herritarren agurrei tarte emanez. 11:00etan Parisa joko dugu Montparnassetik euskal hedabideekin batera egingo dugun saio bereziarekin.
Elkarrizketak
Isa Gonzalez: "Aurrekontu hauek gizarte eredua eraldatzeko lehen urratsa dira"
HAMAIKA
Haize-arrosa, musika taldea: "Mezuari garrantzi handia eman diogu"
HAMAIKA
EAJren garaipen gazi-gozoa
HAMAIKA
Lau hamarkadaz zentsurari aurre egiten, bueltan da Fermin Muguruza
HAMAIKA