GUREAN GAUR

D eredua aldarrikatzen dute Larragako eskola publikoan

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarri da oraindik ere Nafarroako txoko askotan. Izan ere, asko dira D ereduan ikasteko aukera bermaturik ez duten ikastetxeak. Horren eredu da Larragako San Miguel eskola publikoa. Bertako ikasleek euskara ikasi edo herrian bertan geratu artean erabakitzera behartuak ikusten dira. Uztailean, familiek D ereduko linea irekitzea eskatu zioten Nafarroako Hezkuntza Departamentuari, baina oraindik ez dute erantzun ofizialik jaso. Horregatik, dozena bat familia, Hizkuntz Eskubideen Behatokia eta Sortzen elkartearekin batera, egoera salatzeko agerraldia egin dute Larragako eskola publikoaren ateetan.