Antzerki-sortzaile, idazle eta kultura-dibulgatzailea da Genua. 1971n, Txotxongillo taldea sortu zuen Manolo Gomezekin batera, eta mende erdi baino gehiagoan, txotxongilo-antzerkia euskaraz egin du hainbat lekutan talde horrekin.
Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona saria, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona ospetsuen obra osoa goratzeko. Aurten orain arte saritu ez duen sormen esparru bat aitortu nahi izan du.
Idazle gisa, hainbat generotako haur eta gazte literaturako lanak eta material didaktikoak argitaratu ditu. 1992an Tolosako Titirijai nazioarteko jaialdia martxan jartzen lagundu zuen eta Topic txotxongiloaren nazioarteko zentroaren sorreran parte hartu zuen.

HAMAIKA
Enkarni Genuak jasoko du aurten Manuel Lekuona Eusko Ikaskuntzaren saria

HAMAIKA
Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak aldarrikatuko ditu Mugimendu Feministak

HAMAIKA
Ausardia eta aliantza feministak aldarrikatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan

HAMAIKA
“Haurren begiradatik sortutako herria, gizartea eta mundua aldarrikatzen dugu”

HAMAIKA