GUREAN GAUR

Jaurlaritzak amaitu gabe utzi du Ezkioko AHTren geltokia, 6 urteko mantentze-lanak aurrezteko

Ezkioko AHTren obrak amaituta izan beharko luke iragan otsailean. Baina atzerapenak medio, oraindik amaitzeke dago. Jaurlaritzak erabaki du geltokia eraikitzeko kontratua bertan behera uztea. Izan ere, ez du uste martxan jarriko denik gutxienez sei urte barru arte, eta kontserbazioa orduan bukatzea baino garestiagoa izango litzateke.