GUREAN GAUR

Bigarren greba eguna dute euskal hezkuntza publikoan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta

Jaurlaritzak aurkeztutako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen aurreproiektuak ez ditu ELA, LAB eta Steilasek aurkeztutako aldarrikapenak aintzat hartzen, sindikatuek salatu dutenez. Gainera, uste dute Hezkuntza Sailak ez duela urratsik ematen sindikatuek aldarrikatzen duten sare publiko bakar, euskaldun eta propioa lortzeko bidean. Hala, langileekin egin dezatela behin betiko legea aldarrikatzeko mobilizazio dinamika abiatu zuten, eta bihar berriro greba eguna dute hezkuntza arloko langileek.