GUREAN GAUR

Hatortxu Rock: "Gertu gaudela erakutsi duzue"

Hatortxu Rockek 27. edizioa ospatu du Atarrabian. Milaka lagunek egin dute bat musika eta elkartasun jaialdiarekin, ozen esateko, beste behin, behingoz amaitu beharra dagoela dispertsio politikarekin eta euskal errepresaliatu politiko guztiak etxean egoteko garaia dela.