GUREAN GAUR

Langileen %9,27k bat egin du Nafarroako medikuen grebaren lehen egunean

Nafarroako Medikuen Sindikatua eta Osasun departamentua, ez dira adostasunera iritsi eta greba mugagabera deituta daude gaurtik Nafarroako sistema publikoko 2.300 medikuak. Hala ere, mediku horiek guztietatik 203 bakarrik egin diote jarraipena grebari lehen egunean, hau da, %9,7. Medikuen sindikatua, minoritarioa da sektorean, eta gainera, osasuneko mahai sektoriala eta mahai orokorra saihestu nahi dute, modu horretan, gobernuarekin adosten dutena zuzenean aldizkari ofizialean argitaratu dadin.