GUREAN GAUR

Gure Esku-k Frantziako Tourra baliatuko du erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Frantziako Tourreko hiru etapak Euskal Herrian hasi eta bukatuko dira oso-osorik. Horren harira, Gure Eskuk Euskal Herri osora zabalduko den ekimen bat aurreikusi dute. Bilbotik Baionaraino “ikurrin uholdea” ikusarazi nahi dute, eta “hainbat leku esanguratsutan airetik hartzeko moduko irudiak sortu”. Horrez gain, “inoiz egin den ikurrinik erraldoiena” egitea hartu dute helburu.

Martxoaren 24an egin zuen agerraldia Gure Eskuk “Herri bat gara, Euskal Herriak erabaki” ekimenaren berri emateko.