GUREAN GAUR

Gipuzkoako metalgintzako langileek akordiorik gabe jarraitzen dute

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmen berritzeko bosgarren bilera izan dute Adegi patronalarekin. Bilkuran hizpide izan dituzte soldata igoerak, lan istripu eta gaixotasun profesionalentzako osagarriak edota lizentziak. Sindikatuek argi dute patronalaren proposamenak ez direla “nahikoak”. Hori dela eta, datozen egunetan mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute, “hitzarmen duin bat” lortzeko.

Halaber, sindikatuek mobilizazio bateratu egin dute goizean negoziazio mahaian eseri aurretik. Hurrengo negoziazio mahaia apirilaren 19an bilduko da.