GUREAN GAUR

Euskoak hamargarren urtemuga ospatuko du apirilaren 15ean

Euskoak, Euskal Monetak, hamar urte beteko ditu, eta apirilaren 15ean urtemuga ospatuko dute Ezpeletan. Azken bi urteetan beste 39 lekuko moneta sortu dira euskoa adibidetzat hartuta. Hala, Europako moneta guztien artean azkarrena dela ziurtatu du Euskal Moneta elkarteak. Izan ere, azken zenbaketaren arabera, zirkulazioan diren 3,5 milioi eusko daude. Gainera, 1.300 profesional ditu.Elkartearen esanetan, enpresa mundutik joan daiteke euskoaren hurrengo urratsa.