GUREAN GAUR

Salburua auzoko tranbia martxan da Gasteizen

2,5 kilometro ibilbide berriak 20 mila bizilagun hurbilduko ditu erdigunera 10 minututan. 2008an tranbia estreinatu zen Gasteizen, eta ordutik Salburuako ibilbidea da egindako luzeena. Ibaiondo eta Salburua auzoak lotuko ditu lineak, hala ere, Abetxuko- Unibertsitateak linearekin lotura izango du.