GUREAN GAUR

Artzain Eguna ospatzen Ordizian

Goizean goiz ekin zaio egunari. Artzainak eta gazta dira protagonista Artzain Egunean, eta Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen saltokiak jarri dituzte. Latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa eta salmenta ere egin da. Gainera, herrian barrena ibili dira 2.000 ardi baino gehiago, horrela, menditik haranerako eta alderantzizko desplazamendua gogoratu dute. Zuberoa Jatetxeko Hilario Arbelaitzi omenaldia egin zaio, Idiazabal Gaztaren hedapenean egindako lanagatik.